Manex Regillaga maisuetan maisu izan da Urretxuko xake txapelketan

Joseba Derteano 2018ko mar. 13a, 09:41

12 urteko elorriarra torneoko xakelaririk gazteena izan da.

Elorrioko Zaldi Baltza taldeko gaztea bera baino esperientzia askoz handiagoko xakelarien kontra aritu da Urretxuko XIX. Eire-Bankoa txapelketan, baina parean zituenen adinako tenplea eta maisutasuna erakutsi ditu denak menderatzeko. Finalean Jokin Fernandez iazko txapeldunari irabazita jantzi du txapela.

Iaz Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak irabazi zituen kimu mailan eta Espainiakoan 10 onenen artean sailkatu zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!