Manex Regillaga hamar onenetan sailkatu da Espainiako txapelketan

Joseba Derteano 2017ko uzt. 18a, 08:00
Manex Regillaga eskuman Granadan jokatutako txapelketako partida batean.

Bederatzigarren amaitu du 12 urtez azpiko Espainiako xake txapelketa.

Elorrioko Zaldi Baltza taldeko Manex Regillaga xakelariak 12 urtez azpiko Espainiako txapelketa jokatu du Granadan (Andaluzia) eta hamar onenen artean sailkatu da. Bederatzigarren amaitu du sei garaipenekin, berdinketa batekin eta porrot birekin. Aurten Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak irabazi ditu bere mailan elorriar gazteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!