Martxoak 8

Argazki erraldoia atera dute plazan Elorrioko feministek

Markel Onaindia 2018ko martxoaren 8a

Elorrioko emakumeek ere planto egin dute greba feministaren deialdiagaz bat eginda. Plazan emakume ugari batu eta argazkia atera dute. Kazerolada egin dute euren aldarria herrian zehar zabaltzeko. 

14:00etan bazkari autogestionatua egingo dute Elorrioko grebalariek. 19:00etan izango da mobilizazio handia, eta ostean berriro ere kazerolada. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!