Elorrioko Gaztetxearen historia hiru hamarkadatan

Jone Guenetxea 2018ko ots. 16a, 14:30

Herri bat gaztetxe bat. Horixe zioten Elorrioko Gaztetxearen sortzaileek orain 30 urte. Gaztetxearen sorrerako urteak gogorrak izan ziren maila politiko eta sozialean. 1991-1992. urteen artean itxita egon zen sei hilabetez, drogen kontsumoaren eta jende faltaren eraginez.

Baina, hiru hamarkadako ibilbidean, arazo eta oztopoen gainetik, Gaztetxea bizirik mantendu dute. Belaunaldiz belaunaldi, alternatiba sozial eta kultural legez funtzionatu du. Gaztetxeko gaur egungo kideek sasoi berri baten aurrean daudela diote. Ildo horretatik, hausnarketa abiatu zuten, iaz. “Egun gazteek ez dute Gaztetxea erreferente moduan ikusten, eta beraien toki bat dela erakutsi gura diegu”, diote antolatzaileek. Zapatuko urteurren jaiko ekitaldietara herri osoa gonbidatu dute. Erakusketa ere antolatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!