"Euskal Herrian munduko lurralde onenetako bat dugu ardoa egiteko, Arabar errioxa, eta hori argi eduki behar dugu", esan dio Garaizabalek ANBOTOri. Hori izan da gaur goizeko pregoian bota duen mezuetako bat. Gainera, asteon 103 urte bete dituen amama atxondarrak esanikoa ere aipatu du mikrotik: 103 urtera ailegatzeko sekretua egunean basotxo bat ardo edatea dela. Neurrian edan behar dela esan du Garaizabalek, baina ardoak pertsonen "arima indartzeko" duen balioa ere nabarmendu gura izan du.
Mundu osoan 1.500 ardo dastaketatik gora eginikoa da elorriarra, eta ardogintzari buruzko hainbat liburu eta gida ere kaleratu ditu.