Elorrio uholdeetatik babesteko 1,2 miloi bideratuko ditu Uraren Euskal Agentziak

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 8a, 11:45

Elorrioko Udalak eta Uraren Euskal Agentziak herria uholdeetatik babesteko hitzarmena sinatu dute.

2018an Totolo erreka berbideratzea du helburu Elorrioko Udalak. Hori horrela, Uraren Euskal Agentziak gaur egun errekak duen estalduraren zati bat kenduko du, bere sekzioa handitu eta bi ertzak lotuko dituen zubia eraikiz. Proiektu honetarako Urak 1,2 miloi euro bideratuko ditu, eta udala, berriz, agentziarekin elkarlanean ariko da eta behin lanak bukatuta eremu hori modu egokian mantentzeko konpromisoa hartu du.

Ernesto Martinez de Cabredok azpimarratu duenez, Toloto errekak hirigunean egiten duen bidea estalita dago eta horrek "uholde arrisku nabarmena" sortzen du. "Hitzarmen hau oso nabarmena da etorkizuneko Elorrio elkarregaz eraikitzeko", adierazi du Idoia Buruaga Elorrioko alkateak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!