Errebonbilo kalearen urbanizazioko bi proposamenak herritarrei aurkeztuko dizkiete

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 11a, 17:10

Errebonbilo kaleko urbanizazio prozesuan herritarren parte-hartzea bultzatzen dabil Elorrioko Udala.

Ekainaz geroztik martxan dago Errebonbilo kalea urbanitzatzeko prozesua eta urte bukaera baino lehen herritarren aurrean Errebonbilo kalearen proiektu teknikoaren behin-betiko proposamena aurkeztuko duten arren, datorren eguaztenean kalearen urbanizaziorako proposamenak aurkeztuko dituzte. Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, proiektua erredaktatzeko ardura duen taldeak bi proposamen auzketuko dituzte.

Hilaren 18an, 18:30ean, udaletxean egingo den tailer publikoan herritarrek proiektu bakoitzaren nondik norakoa eta kostua ezagutzeko aukera izango dute. Horrez gain, beraien iritzi eta proposamenak eman ahalko dituzte.

Bestalde, Idoia Buruaga alkateak lehen fasearen balorazio positiboa egin du. "Herritarrek ekarpenak egiteko tartea izan zuten, eta proposamen interesgarriak egin zituzten", adierazi du Buruagak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!