Errebonbilo kalearen urbanizazioan herritarren parte-hartzea bultzatuko dute

Maialen Zuazubiskar 2017ko eka. 27a, 14:38
Idoia Buruaga, Xabier Dominguez, Janire De Andres eta Agurtzane Elguren.

Gaur Elorrioko Udalak jakitera eman duenez, Errebonbilo kaleko urbanizazio prozesuan herritarren parte-hartzea bultzatuko dute.

“Kalearen egoera kaskarra da, ibilgailu eta oinezko asko batzen dira bertan. Beraz, ezinbestekoa ikusten dugu gune historikoan dagoen kale hori urbanizatzea”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak. Gainera, Errebonbilo kalearen urbanizazioak eta garatzen dabiltzan errekaren berbideratzeak eta Ugarte kaleko proiektuak Elorrioko gune historikoari arnas gune bat emango diola esan du Xabier Dominguez zinegotziak.

Bestalde, Agurtzane Elguren eta Janire De Andres ADI! Bulegoko kideek jakitera eman dutenez, parte-hartze prozesua hiru fasetan banatuko dute. Lehen fasea, uztailearen 5ean hasiko da. Herritarrek udaletxean egingo duten tailer batean beraien iritzia emateko aukera izango dute. Baita, elorriarrei bideratuko zaien inkesta batzuen bidez.  Uda ostean, berriz, herritarren aurrean, proposomen bat aurkeztu, eta iritziak jasoko dituzte. Eta azkenik, proiektu teknikoa aurkeztuko dute.Buruagak jakitera eman duenez proiektua aurtengo urtean egitea gura dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!