Gaur amaituko da koadrilen arteko olinpiadetan izena emateko aukera

Maialen Zuazubiskar 2017ko abu. 28a, 09:34

Lehenengoz herriko koadrilen arteko olinpiadak egingo dituzte Elorrioko jaietan.

Kuadrillen arteko Olinpiadak antolatuko dituzte Elorrion irailaren 2tik irailaren 9ra bitartean Ferixa Nausikoak (bir)planteatzen prozesuaren emaitzetatik. Jaietan nobedadea izango diren Olinpiadetan parte hartu gura dutenak gaur izango dute azken eguna Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) izena emateko.

Olinpiadak bederatzi frogaz osatuko dira, eta, horretarako, koadrillek gutxienez sei pertsonako taldeak antolatu beharko dituzte. Patata tortila txapelketa, pintxo lehiaketa, koadrilen arteko jolasak, playback-a zein mozorro lehiaketa izango dira bederatzi frogetako batzuk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!