Manilako zine festibalean aktore onenaren saria jaso du Argik

Anboto 2017ko uzt. 12a, 10:43

Argi protagonistaren txikitako papera bete zuen June Gomezi eman diote emakumezko aktore onenaren saria Ichill Manila Film Festivalen, Filipinetan. Iratxe Mediavilla zuzendariaren pelikula Calellako (Herrialde Katalanak) zine jaialdian ere proiektatu zuten joan zen astean.

Elorrion errodatutako pelikula bihotzez landutakoa izan zela azaldu zuten ANBOTOri eskainitako elkarrizketan Mediavillak, Gomezek eta Sabina Aizpuruk -Argiren papera nerabezaroan-

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!