HAN taldeko Nerea Lersundi, Bultzeko Xagu edota Arantza eta Pantxo dira grabaketan parte hartu dutenetako batzuk, besteak beste.
Bestalde, zapaturako ekitaldia iragarri du Elorrioko Gure Esku Dagok. Sinadura bilketarako kanpainaren emaitza azalduko dute, eta maiatzaren 7ko galdeketari begira pentsatu duten bide-orria ere bai. Gainera, amaieran argazki erraldoia ateratzeko proposamena egin dute.