Urtarrilean aurkeztu gura dute batzordea, eta sinadura bilketa bategaz hasiko dira. Gero, hile bira aurkezpen handi bat egitea dute helburu, herritar askogaz. Udalak ezin du legez galdeketan eskurik hartu, baina Gure Esku Dagokoak alderdiekin batu dira, Ima Eguen kideak azaldu duenez. "Hiru alderdien babesa daukagu, EH Bildu, EAJ eta Herriaren Eskubidearena. Elorrion emaitza onak eduki ditzakegula uste dugu, baina bikainak izan ahal dira alderdiek euren oinarriak hauspotzen badituzte", esan du Eguenek.