8.000 boleto salduta, Elorrion herri galdeketa egin ahalko du Gure Esku Dagok

Anboto 2016ko urr. 3a, 14:00

Euskal Herriko etorkizun politikoaren inguruko herri galdeketa gertuago dago Elorrion.

Pauso berri bat eman du Gure Esku Dago mugimenduak, antolatutako errifaren 8.000 boleto saldu ostean; galdeketa aurrera eramateko, beste arlo batzuen artean dirua ere behar dute, eta horregatik, errifari esker galdeketa posible izango dela adierazi dute Gure Esku Dagokoek.

Zozketa, egina
Erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak herriko komertzio eta elkarteei eskerrak eman dizkie. Izan ere, horiek emandako produktu eta opariekin prestatu dituzte sariak. Zozketa egin dute dagoeneko, eta zenbaki sarituak mugimenduaren Facebook edota Twitter orrialdeetan begiratu daitezke, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!