Maiatzaren 21ean herri galdeketa egingo dute Durangon

Maialen Zuazubiskar 2016ko aza. 19a, 18:41

Gure Esku Dagok eguerdian eman duen prentsaurrekoan jakitera eman duenez 2017ko maiatzaren 21ean herri galdeketa egingo dute Durangon.

Durangoko Gure Esku Dagok herriko beste hainbat mugimenduren laguntzarekin galdeketa egingo duela jakinarazi du. San Agustin Kultur Gunean eman duten prentsaurrekoan, hilabete batean herri galdeketa egiteko 900 sinadura lortu dituztela adierazi dute. "Orain arte bezala herritarren atxikimendua lortzeko astero irtengo gara kalera" esan dute Gure Esku Dagoko kideek. 

Bestalde, behin sinadurak (1500 sinadura) bilduta maiatzaren 21ean herritarrei egingo dieten galdera modu parte hartzailean aukeratuko dutela jakinarazi dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!