Elorrion errugbiaren bidez gizarteratzea bultzatu dute

Anboto 2014ko aza. 10a, 14:54

Zapatuan, Gasteizko Escor Gaztedi Rugby Taldeko gizarteratze taldea Elorriora etorri zen, bere esperientziari buruz jardutera.

Elorrioko errugbi taldeak gonbidatuta etorri ziren Gaztedikoak. Gaztedikoek eta animatu ziren herritarrek entrenamendu antzeko bat egin zuten, jolasen bidez eta arauak aplikatzen. Elorrioko eta Durangoko taldeetako hainbat gaztek partidu bat ere jokatu zuten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!