Ziortza Isasik urrezko domina bi eta brontzezko bat irabazi ditu Espainiako txapelketan

Anboto 2013ko ira. 16a, 13:00

Madrilen jokatu den pistako Espainiako txapelketan Ziortza Isasi elorriarrak jazarpen eta abiadura olinpikoan urrea eta puntuazio proban brontzea jantzi ditu.

Madrilen jokatu den pistako Espainiako txapelketan Ziortza Isasi elorriarrak jazarpen eta abiadura olinpikoan urrea eta puntuazio proban brontzea jantzi ditu.

 

Pistako Espainiako txapelketa oso emankorra izan da Durangaldeko txirrindularientzat. Joan zen asteburuan elite mailakoak neurtu ziren eta Illart Zuazubizkar (1990, Abadiño) zilarreko domina bigaz bueltatu zen Tafallatik (Nafarroa). Asteburu honetan kadeteen eta gazte mailakoen txanda izan da eta Ziortza Isasik euskal selekzioagaz parte hartu du. Bera izan da Bizkaiko ordezkari bakarra.

 

Hainbat probatarako faborito zen eta ez du hutsik egin: urrezko domina bi eta brontzezko bat irabazi ditu Madrilen (Galapagar belodromoan). Urrezko lehenengo domina banakako jazarpen proban lortu du 2.35.98ko denboragaz. Zilarra Ane Iriarte taldekidearentzat izan da: 2.37.42. Hain zuzen, Isasik eta Iriartek elkarregaz urrezko beste domina bat jantzi dute abiadura proban: 38.69. Final estuan segundo biko aldeagaz menderatu dute Katalunia: 38.89. Isasiren brontzezko domina puntuazio proban etorri da. Proba horretan Iriartek jantzi du urrea eta euskaldun bien artean Elisabet Bru kataluniarra sailkatu da.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!