Cafès Baqué Elkar Kirolak taldeko Txomin Juaristik eta Limousin taldeko Ane Iriartek irabazi dute Euskadiko erlojupekoa. Hurrez hurren, mutilen eta nesken kategorietan nagusitu dira.
Orduñan jokatu zen erlojupekoa. Nesken kategorian bigarren sartu zen Elorrioko Ziortza Isasi ( CAF Trnasport Engineering). Atzetik Olatz Agorria, Ainara Sanz eta Paula Lanz, hirurak Iurretako CAF Tranasport Engineering taldeko txirrindulariak.