Zengotitabengoa epaitzen hasi dira Portugalen

Anboto 2011ko ira. 15a, 12:49

Hainbat herritar izan dira bertan, babesa ematen

Hainbat herritar izan dira bertan, babesa ematen.

 

Andoni Zengotitabengoa elorriarra epaitzen hasi dira asteon. 2010eko martxoan atxilotu zuten Lisboako aireportuan, eta Monsantoko kartzelan daukate preso. Bere bizi-baldintzak salatzeko hainbat gose greba egin ditu dagoeneko.

 

Fiskaltzak ETArentzat lehergailuak egitea leporatu dio Zengotitabengoari. Poliziaren arabera, Obidos herriko etxe batean mila kilo lehergai baino gehiago eduki zituen ezkutatuta. Material hori iazko otsailean aurkitu zuen poliziak, eta uste dute elorriarra ordurako ezkutatuta zegoela. Urriaren 4an jarraituko du epaiketak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!