Polizia iturrien arabera, eguen gaueko 22:00etan atxilotu zuten elorriarra Lisboako aireportuan. Venezuelara joateko intentzioa ei zeukan ustezko etakideak.
Polizia iturrien arabera, eguen gaueko 22:00etan atxilotu zuten elorriarra Lisboako aireportuan. Venezuelara joateko intentzioa ei zeukan ustezko etakideak. Portugalen bertan sartu dute kartzelan.
2003an egin zuen ihes Zengotitabengoak, kale borrokaren inguruko epai bat eman ziotenean. Geroztik sasian ibili da, eta orain aste gitxi Portugalen zegoela adierazi zuen poliziak. Lehergaiak aurkitu zituzten etxe bategaz lotu zuten elorriarra.
Iturri berdinen arabera, Mexikoko pasaporteagaz bidaiatzeko asmoa zeukan, Venezuelara hain zuzen.