Portugalera martxa burutu zuten 62 lagunek joan zen asteburuan.
Gose greban jarraitzen du Andoni Zengotitabengoa elorriarrak Portugalgo Monsanto kartzelan. Uztailaren 2an ekin zion protestari, bizi-baldintzak hobetzea eskatuz. “Bere alabak normaltasunez besarkatu ahal izatea” du aldarrikapen nagusi, “urtean bi orduz soilik besarka ditzakeelako”, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dioenez. Diabetikoa da, eta orain “azukre maila baju dauka”.
Hainbat herritarrek martxa egin zuten joan zen asteburuan Portugalera, elkartasuna adierazi asmoz. Espetxeko zuzendariagaz batu gura zuten, baina “jai eguna zuela-eta”, gutuna utzi behar izan zuten eskaerekin. Gero, Lisboan elkarretaratzea egin zuten, zanpantzar eta guzti. “Esperientzia positiboa” izan ei zen.
Zengotitabengoa irailaren 12 eta 13an epaituko dute.