Baldintza klimatologikoen behartuta bertan behera utzi behar izan zuten Larrano elkarteko kideek zapaturako antolatutako parapente kontzentrazioa. Uztailaren16ra atzeratu du hitzordua, jakine ragin dutenez; ekimena ospatuko den seigarren biderra izango da hori.
Aurreko urteetan legez, urte osorako plana prestatu dute Larranoko kideek. Goizeko 11:00etan abiatuko dira parte hartzaileak Udalatxera; gailurra baino 500 metro beherago izango da aireratzea. Larranoko kide den Iñigo Gabiriak azaldutakoaren arabera, 13:00-14:00 bitartean hasiko dira parapenteak hegan. Hegaldiaren iraupena eguraldiaren araberakoa izango da. “Egun ona eginez gero, arratsalde osoa igaroko du hainbatek airean” aurreratu du Gabiriak. Hegaldia ez eze, lur hartzea ere baldintzatzen du eguraldiak. “Sanantonen edo Igurian izango da”, dioi Gabiriak. Seigarren aldia du topagune honek, hala ere, parte-hartzaile kopurua “geldirik” dagoela aitortu du Gabiriak; aurreko urteetan legez, 30-40 pertsonek parte hartuko dute ekimenean.