Iñigo Gabiriaren argazkiak Iturri Kultur Etxean izango dira ikusgai hilaren 10etik aurrera.
Iñigo Gabiriaren argazkiak Iturri Kultur Etxean izango dira ikusgai hilaren 10etik aurrera.
Elorrioko Larrano parapente taldeko kideak airetik egindako argazkiak ikusteko aukera egongo da berriro ere. Erakusketa hau 2010ean ere egin zen baina herritarren eskariz berriro errepikatuko da, egun gutxitan arrakasta handia izan zuelako, antolatzaileek azaldu dutenez. Iturri Kultur Etxean urtarrilaren 10a eta otsailaren 4a bitartean izango da zabalik, goizeko 09:00etatik gaueko 21:00ak arte.
Erakusketan hiru dimentsiotako argazkiak ere ikusgai daude, bertan eskuratu daitezkeen betaurreko bereziak erabilita.