Guatemalarako janaria eta jostailuak biltzen dabil Kainabera

Anboto 2011ko urt. 3a, 14:57

Urtero legez, galtzen ez den janaria, eskolako materiala, garbitasunerako produktuak eta jostailuak batzen dabil Elorrioko GKEa.

Urtero legez, galtzen ez den janaria, eskolako materiala, garbitasunerako produktuak eta jostailuak batzen dabil Elorrioko GKEa. Guatemalara bidaltzeko materiala batzen dabil egunotan Elorrioko Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundea. Aurten Eroski supermerkatuaren aparkamentu ondoko lonjan ipini dute bilketa egiteko lokala, eta hilaren 5era arte janaria, jostailuak, garbitasunerako produktuak eta materiala batzen ibiliko dira. Goizez 10:00etatik 13:00era eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara daukate zabalik lokala. Hilaren 7an Guatemalara bidaltzeko material hori kamioian kargatuko dute. Niños del Mundo izeneko federazioaren bidez bidaltzen du giza laguntza urtero Kainaberak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!