Kainabera gobernuz kanpoko erakundeak hitzaldi zikloa antolatu du maiatzerako. Gaur, Haiti berbagai hartuta, hitzaldia emango dute Xabier Madariagak eta Irune Martínezek.
Kainabera gobernuz kanpoko erakundeak hitzaldi zikloa antolatu du maiatzerako. Aurten Haiti, Nikaragua eta Israel eta Palestinako errealitatea ezagutzeko aukera eskainiko dute. Hitzaldiak 19:30ean hasiko dira, Iturri kultur etxean. Gaur, Haiti berbagai hartuta, hitzaldia emango dute Xabier Madariagak eta Irune Martínezek.
Gaur, Haiti berbagai hartuta, hitzaldia emango dute Xabier Madariagak -kazetaria da eta Haitiko lurrikaran berriemaile ibili zena- eta Irune Martínezek –Searso Euskalherria taldekoa-. Urtarrileko lurrikararen ondoren, denbora joan ahala, Haitin gertatu zena apurka ahazten goazela uste du Kainaberak, eta horregatik erabaki dute hango errealitatea ezagutaraztea. Lurrikaran komunikabideek izan zuten papera azaldu eta Haitiren egoeraren inguruko hausnarketa proposatuko dute.
Maiatzaren 20an, Ima Escribano Kainaberako kideak Nikaraguaren gainean jardungo du. Kooperantea da bertan, eta, han ezagututakoa kontuan hartuta, garapen bidean dauden herrialdeen gaineko hausnarketa eragitea izango du helburu berbaldi horretan.
Gainera, hitzaldiko astean, maiatzaren 17tik 21era, Iñaki Agiriano Kainaberako kideak Nikaraguan ateratako argazkien erakusketa egongo da ikusgai Iturri kultur etxeko erakusketa aretoan. Goizeko 09:00etatik iluntzeko 21:00etara bisitatu ahal izango da erakusketa hori.
Palestina eta Israeli buruz
ZikloaVictor Pozas EHUko irakaslearen berbaldiagaz amaituko da maiatzaren 27an. Pozas Hegoa elkarteko kidea da, eta aditua da nazioarteko gaietan. Oraingo honetan Palestinako eta Israelgo errealitatea izango du hizpide. Hango herritarren hartu-emanak zelakoak diren kontatuko du, eta han bizi duten egoera hobeto ulertzeko gakoak emango ditu.