Aurten ere, gabon inguruan galtzen ez den jana eta jostailuak batuko ditu Elorrioko Kainabera GKEak. Berriotxoa kalean zabaldu dute gaur bilketa egiteko lokala, azken urteotan Outleta egiten den lokalean (lehengo KZgunean).
Janaria, garbitasun produktuak, eskola materiala eta jostailuak batzen ditu Kainaberak urtero-urtero. Aurten Peruko Acobamba zonaldera eroango da bildutakoa. 4.000 metroko altueran dago Acobamba.
Jostailu belikoak eta piladunak ez eroateko eskatu dute bertako kideek.
Goizez eta arratsaldez egongo da zabalik bilketa gunea; 10:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara. Domeketan, 25ean eta urtarrilaren 1ean zarratuta edukiko dute, eta zapatuetan eta 24an eta 31n goizez egongo dira bakarrik.
Jaialdia