Tortura salaketa berretsi du Aristegik

Anboto 2010ko eka. 23a, 09:52

Joan zen otsailean atxilotu zuten elorriarra Katalunian, eta Guardia Zibilak torturatu zuela adierazi zuen. Madrilen izan zen astelehenean hori berresten.

Joan zen otsailean atxilotu zuten elorriarra Katalunian, eta Guardia Zibilak torturatu zuela adierazi zuen. Operazio berean atxilotutako beste hiru pertsonagaz batera, Madrileko auzitegi nazionalean izan zen astelehenean Adur Aristegi elorriarra. Otsailaren 17an atxilotu zuen Kataluniako polizia autonomikoak, eta Guardia Zibilaren esku utzi zituzten bera eta beragaz zihoan Jon Rosales. Inkomunikazioa garaian galdeketa etengabeak egin zizkiotela salatu zuen, eta aulki batera lotuta zegoela poltsa ipini eta kolpeak jaso zituela, besteak beste. Aita eta arreba atxilotzeagaz mehatxu ere egin ziotela salatu zuen Aristegik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!