ETArekin zerikusia dutelakoan zortzi atxilotu

Anboto 2008ko uzt. 22a, 10:47

Guardia Zibilak zortzi lagun atxilotu ditu, ETArekin zerikusia dutelakoan. Horietako hiru dira Elorriokoak: Gaizka Jareño Ugarriza, Adur Aristegi Aragon eta Liber Agirre Mazaga.



'Berria'ak edizio digitalean kaleratu duenez, atxilotuen artean Arkaitz Goikoetxea 'Bizkaia komando'-ko ustezko burua dagoela diote, eta beste zazpiak laguntzaileak direla. Bilbon, Getxon, Elorrion, Galizian eta Espainian egin dute operazioa, bart. Askatasunak beste bost atxiloturen berri eman du: Elorrion Gaizka Jareño Ugarriza eta Adur Aristegi Aragon atzeman dituzte, Getxon Iñigo Gutierrez, Galizian Aitor Kotano Sinde eta Fuengirolan Libe Agirre Mazaga.

Guardia Zibilak zortzi lagun atxilotu ditu bart Bizkaian, Galizian eta Espainian, ETArekin zerikusia dutela leporatuta. Guardia Zibilaren arabera, erakunde armatuaren Bizkaia komandoa-ren kontrako operazioa da, eta atxilotuen artean Arkaitz Goikoetxea taldeko ustezko burua dagoela diote. Beste zazpiak ETAren laguntzaileak dira, ikerketako iturriek diotenez, eta Poliziak fitxatu gabekoak.

Goizeko hiruretan hasi dute operazioa, Bilbon, Getxon eta Elorrion, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduetara. Oraindik zabalik daukate. Garzon bera Bilbon izan da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!