Herriaren Eskubideak oroimen ekitaldia egin du Kurutziagako monolitoan

E.H.

Talde independenteak herritarren parte-hartzea eskertu du, Durango 1936 elkartearena bereziki.

Memoriaren Egunaren harira, Herriaren Eskubideak oroimen ekitaldia egin zuen astelehenean, Kurutziaga kalean, 1936ko altxamendu militar faxistaren eta ondorengo diktadura frankistaren ondorioz jazartuak izan ziren biktima guztien omenezko monumentuan. Talde independenteak herritarren parte-hartzea eskertu du, Durango 1936 elkartearena bereziki.

Ekitaldia, halaber, Durangoko jaietan monolitoak jasandako erasoa eta ordutik udalak erakutsitako "utzikeria" salatzeko baliatu zuten. Talde independenteak "kezka" agertu du "Durangoko gobernu taldeak ez duelako erantzunik eman Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren errepresioaren biktimen omenezko monumentuak jasandako erasoaren aurrean". Esan dutenez, erasotik hilabetera, "harritik erauzitako zatiak oraindino jaso barik" daudela esan dute. "Bertan daude, sakabanatuta eta gobernu taldeak abandonatuta, faxismoaren biktimen memoriak zeinen gutxi axola dien erakutsiz".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!