"Gaur ETAren GALen eta beste talde batzuen indarkeriaren biktimak gogoratzen ditugu. Guztiek oroimena, errespetua eta duintasuna merezi dute. Izen bakoitzaren atzean pertsona bat dago, familia bat, bizitza bat, eta gaur euren oroimena bizirik mantendu gura dugu", adierazi du Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak. Ondoren, iragana gaur egunarekin lotu du: "Memoria egitea ez da iraganera begiratzea bakarrik, gaur egiten ditugun aukerekin eta badu zerikusia. Nola tratatzen dugun desberdin pentsatzen duena, zelan entzuten dugun bestearen mina eta zelan erakusten diegun gure seme-alabei indarkeria sekula ez dela bidea", esan du.