Larrasoloetako aparkalekua bizilagunentzat, Antso Estegizko obrek iraun bitartean

E.H.

Gaur hasi dira kale inguruak berrizten. Obrek iraun bitartean, eremu horretako etxebizitzetan erregistratutako ibilgailuek Larrasoloetan utzi ahalko dute autoa.

Udalak zehaztu duenez, aparkalekuko 103 plazak Antso Estegiz kaleko 1etik 21era bitarteko zenbakietako, San Frantzisko kaleko, Erretentxu kaleko, Juan Itziarko kaleko 1etik 21era bitarteko zenbakietako eta Larrasoloetako 1etik 7ra bitarteko zenbakietako etxebizitzetan erregistratutako ibilgailuentzat egongo dira erreserbatuta.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!