Antso Estegiz berritzeko bigarren fasea, lizitazioan

E.H. 2026ko maiatzaren 21a

Esku hartze horretan, Erretentxu eta Komentukalearen arteko zatia berrituko dute.

Durangoko Udalak lizitazio prozesua hasi du Antso Estegiz kaleko bigarren zatia berritzeko. Esku-hartze horretan, Komentu eta Erretentxu kaleen arteko inguruak berrituko dituzte, "oinezkoen erabilera lehenesteko eta irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin". Besteak beste, zoladurak eta lurpeko sareak berrituko dituzte, eta drainatze jasangarria, LED argiteria eta kameren bidezko sarbide-kontrola ipiniko dute Gainera, hiri-altzari berriak eta zuhaitzak gehituko dituzte eremuan. Enpresa interesdunek ekainaren 15era arte aurkeztu ditzakete eskaintzak www.durango.eus webguneko kontratazio-plataformaren bidez. 

Proiektuak 1.271.615,77 euroko aurrekontua du, eta lanak 14 hilabeten egitea aurreikusi dute. Lanak hasi aurretik, Udalak batzar ireki bat egingo du bizilagunei xehetasunak azaltzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!