Durangoko Jaiak 2026

[ARGAZKI GALERIA] Jesuiten txupinazoak irribarrea piztu die jaiei

Anboto

Malen Arana Gutierrez de Barquin, Eukene Basagoiti Baños, Udane Urigoitia Artamendi eta Mikel Gude Bolinaga izan dira txupineroak.

Udaletxeko balkoitik jaietan jaurtitzen den bigarren txupinazoak egun hauetako nekeari bultzada ematen dio. Aurten ere horrela izan da, Jesuitak ikastetxeko ikasleek botatako pregoi eta suziriagaz. Bikain egin dute beraien berbaldia, bertaratutakoen gozamenerako. Malen Arana Gutierrez de Barquin, Eukene Basagoiti Baños, Udane Urigoitia Artamendi eta Mikel Gude Bolinaga izan dira lan horren arduradunak.ANBOTOk joan zen astean elkarrizketatu zituen prestaketa lanetan zebiltzala. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!