Durangoko Jaiak 2026

[ARGAZKI GALERIA]: Sukalkien gozoak Landako Gunea hartu du

E.H.

Okelaz, patataz eta tipulaz egindako errezetari beste osagai batu diote gaur: giro sanoa. Durangoko kuadrillak Landako Gunean batu dira sukalkirik zaporetsuena zeinek prestatzen duen erabakitzeko. Lehia girorik barik, nahikoa izan dute elkar zirikatzea.  (Argazkiak: Irati Botellero)

Datozen orduetan ekintza ugari egongo da Durangoko kaleetan. Adibidez, 17:00etan, Karropoteo Kuirra hasiko dute txosnagunean. 18:00etan, zesta punta partidak egongo dira Ezkurdiko Jai Alai pilotalekuan, eta, ordu berean, Goxo txaranga Alde Zaharreko kaleak girotzen hasiko da.

Gau partean, musika egongo da alderik alde. 22:30ean, 48280 talde lekeitiarrak gazteen artean boladan dauden joera musikalak ekarriko ditu Ezkurdiko eszenatokira. Era berean, Zuberoako Xiberoots taldeak bere reggae doinuak zabalduko ditu ikus-entzuleen artera. Txosnagunean hiru talde egongo dira 23:00etatik aurrera: Putas Amak, Marte Lasarte eta Siwanaba.

Egitarau osoa HEMEN kontsultatu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!