Durangoko Udalak 2026ko San Fausto jaietako egitaraua aurkeztu du gaur goizean. Urriaren 10etik 18ra bitartean egingo diren jaiek berriz ere giro alaiaz betetko dituzte udalerriko kaleak, musikaz, kulturaz, tradizioaz, kirolaz eta adin guztietako herritarrentzako jarduerez osatutako eskaintzarekin. 169 jardueraz osatutako egitaraua Jai Batzordearen, udalaren eta elkarte, kultur talde eta kirol erakundeen arteko elkarlanari esker osatu da. "San Fausto jaiak Durangoko egutegiko hitzordu garrantzitsuenetarako bat dira, durangarrok kalera irten, elkarrekin egon, parte hartu eta jai giroaz gozatzeko unea da. Urtero bezaal, elkarte eta kolektiboen inplikazioari esker dira posible jai hauek, ospakizun zabal, anitz eta guztientzat ireki bihurtzen dituztenak. Durangoko elkarte-sarea benetako altxorra da, eta gure udalerriaren nortasunaren funtsezko parte bat", adierazi du Mireia Elkoroiribe alkateak.
Jesica Ruiz jaietako zinegotziak, berriz, nabarmendu gura izan du aurtengo jaietan berdintasuna indartu gura dutela. "Berdintasuna indartu nahi izan dugu, emakumeen presentzia nabarmenarekin, kultura aniztasuna, tradizioa eta musika uztartu ditugu. Baita ikuskizunak, familia jarduerak, kirol proposamenak eta auzoetan bultzatutako ekimenak ere", gaineratu du Ruizek. Nobedadeetako bat emakumeen presentzia nabarmena izango da programazioan, Leire Martinez, Goxo Txaranga, Lasque fantaBAND eta Aroa Berrozpe ariko dira, besteak beste, sanfaustoetan.
Musikarekin jarraituta, egitarauan belaunaldi arteko proposamen musikalak ere jasotzen dira, hala nola, Gar, 11 ikusteko jaioak, Sorotan Bele Gogoan, Latzen, Bingo Musikala, 48280, Xiberoots, eta Txori Soro Gogoan egongo dira, besteak beste. "Guretzako oso berezia da sanfaustoeko programaren parte izatea. Baina oraindik eta bereziagoa Durangon Landakoko Sotoak izatea. Durangon leku bat dugu artea eta kultura sustatzeko. Eta hemendik eskerrak eman beharrean gaude. Horrelako espazioak beharrezkoak dira eta", esan du Jon Garcia musikariak.
Nobedade hauez gain, beste hainbat ere izango dira. Tartean nekazaritza azoka berreskuratuko dute eta 'Patxikotxu auzoz auzo' ekimena martxan jarriko dute. Ruizek nabarmendu duenez, ekimen bi hauek jai batzordearen proposamena izan dira.
Bestalde, Arantza Arrazola San Agustin Kulturguneko koordinatzaileak azpimarratu du jaiek irauten duten zazpi egunetan zortzi ikuskizun egongo direla, eta herritarrei hauetan parte hartzeko deia luzatu diete.
EGITARAUA
MARTITZENA, URRIAK 13: SAN FAUSTO EGUNA
- 7:00 Diana JAIZALE taldeko txistulariekin.
- 7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.
- 10:00–12:00 Durango Irratia airean! 107.8 FM solasaldiak. Zuzeneko programazioa Ezkurdiko kioskotik udal ordezkariekin eta herritarrekin.
- 11:00–14:00 Txikientzako parkea Landako eskolan. (Euria bada, Landako eskolako frontoian).
- 11:00–14:00 Gaztetxoentzako jolasak Ibaizabal parkean. (Euria bada, San Antonio ikastetxean).
- 11:00 Meza nagusia San Fausto elizan.
- 11:00 Paella txapelketa San Fausto auzoan. Paellak aurkezteko epea: 14:00etan. Sari banaketa 14:30etan. Antolatzailea: San Fausto Gizarte Zentroa.
- 11:00 Umeentzako xake txapelketa. Merkatu Plaza berrian. Antolatzailea: Larrasoloeta Xake Taldea.
- 11:30–14:30 Haurrentzako puzgarriak San Fausto frontoian.
- 12:00 Kalejira Musika Eskolako txistulariekin.
- 12:00 Paella txapelketa txosnagunean. Paellen aurkezpena: 14:30etan.
- 12:00 Ingurugiroko tailerrak Tabira parkean.
- 12:30 Txalaparta, ohorezko aurreskua eta artopilen banaketa udaletxeko plazan. Ondoren, Durangoko dantzariak. Amaitzeko: Larrain dantza. (Euria bada, Andra Mariko elizpean). Pertsonako bi artopil bakarrik emango dira.
- 13:00 Kantusaioa EGUNDO i taldearekin Alde Zaharretik.
- 13:00 Familientzako magia ikuskizuna txosnagunean: POTX MAGOA.
- 16:00–19:00 Txikientzako parkea Landako eskolan. (Euria bada, Landako eskolako frontoian).
- 17:00 Txokolatada San Fausto auzoan. Antolatzailea: San Fausto Gizarte Zentroa.
- 17:00 Mañaria errekaren jaitsiera Tabiratik. Antolatzailea: Txosna Batzordea.
- 17:30 Kontu kantari 2 Musika eta txotxongiloak, La Enana Naranja konpainiarekin Aurora Abasolo Parkean. (Euria bada, Nevers Ikastetxean).
- 18:00 Umeentzako jolasak San Fausto auzoan. Antolatzailea: San Fausto Gizarte Zentroa.
- 18:00 Dantzaro Ezkurdin: PATXI ETA KONPAINIA taldea. (Euria bada, Plateruenan).
- 19:00 ANGEL MARTÍN MONOLOGUISTA San Agustin kultur gunean “Somos monos” ikuskizunarekin (Sarrera: 18 €).
- 19:00 Elektro fanfarria txikientzako Durangoko kaleetatik.
- 20:00 60-70eko hamarkadako abestien bertsioak REVIVAL taldearekin. La chica yeyé, Karinaren abestiak edo Toni Ronald-en Help, ayúdame kantak dantzatzeko aukera Andra Mariko elizpean.
BARIKUA, URRIAK 16
- 17:00-22:00 PILOTA FEST Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Antolatzailea: Durango Pelotazale Kluba.
- 17:30 BALOI ESERI txapelketa merkatu plazan. Antolatzailea: Torneos Durango.
- 18:00 – 20:00 Formatu handiko zirku tailerrak ZIRKUN ZIRKOren eskutik Aurora Abasolo Parkean. (Euria bada, Andra Mariko Elizpean).
- 19:00 Tortilla txapelketa txosnagunean.
- 19:30 Kantusaioa BENTAZAHARREKO MUTIKO ALAIAK taldearekin Otamotzena parketik.
- 20:00 Durangoko abesbatzen kontzertua Santa Ana elizan: ZEZILI, BOGORODITSIE, DURANGOKO ORFEOIA eta Izar Gaztea.
- 21:00 Umore-saioa AROA BERROZPErekin Andra Mariko elizpean.
- 22:00 DRAG TXOUA txosnagunean: MARITXU HANKATXU eta IGURTZI SERRANO.
- 22:00 Bertsolariak San Agustin Kultur Gunean: TXABER Altube Sarrionandia, Gorka Pagonabarraga Agorria, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Onintza Enbeita Maguregi, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Oihana Iguaran Barandiaran. Gai-jartzailea: Ainhoa Urien Telletxe. Gonbidapen zenbakituak Arte eta Historia Museoan, urriaren 9tik aurrera.
- 22:30 Kontzertua Ezkurdin: LEIRE MARTÍNEZ.
- 23:00 Kontzertuak txosnagunean: THE IIINGLES eta MJPQ.
ZAPATUA, URRIAK 17: MOZORRO EGUNA
Etxera eguna txosnagunean. Mozorroaren gaia: “Durangaldeko fauna eta flora”
- 7:00 Diana JAIZALE taldeko txistulariekin.
- 7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.
- 11:00–14:00 Txikientzako parkea Landako eskolan. (Euria bada, Landako eskolako frontoian).
- 11:00–14:00 Haur tailerrak ASEBIER elkartearen eskutik Landako eskolan. (Euria bada, Landako eskolako frontoian).
- 11:00 Xake txapelketa federatu gabe eta gazteentzat Ezkurdin. Izen-ematea txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago edo ajedrez.durango@gmail.com Antolatzailea: Larrasoloeta Xake Taldea.
- 12:00 Kalejira Musika Eskolako txistulariekin.
- 12:00 Kalejira trikitilariekin TXIRI TXIRI taldearen eskutik.
- 12:00 XVII. Patata tortilla txapelketa Landako Gunean. Mailak: 15 urtetik beherakoak / 16 urtetik gorakoak. Izen ematea: Intxaurrondo Gazte eta Kultur Gunean, irailaren 28tik, plazak bukatu arte. Ordutegia: 09:00-14:00. Arauak www.durango-udala.eus webean ikusgai. Laguntzaileak: Dendak Bai, Bapo Bapo eta Cafés Baqué.
- 13:00 Aperitibo musikatua LUHARTZ taldearekin Andra Mariko elizpean.
- 13:00 “Durango Uria” XXVI. Margo Lehiaketaren sari banaketa Ezkurdiko erakusketa aretoan. Antolatzailea: Durangaldeko Artisten Elkartea.
- 13:30 Karro poteoa KATXARRO karrozarekin Santa Anatik hasita.
- 14:30 Elkartasun bazkaria txosnagunean ZIGOR ITURRIETAk kozinatua. Ondoren, ekitaldia eta kontzertu parte-hartzailea OIER ASLArekin. Antolatzailea: Txosna Batzordea.
- 16:00–19:00 Txikientzako parkea Landako eskolan. (Euria bada, Landako eskolako frontoian).
- 16:30 OLGETAN. Mahai jokoen tailerra. Merkatu berrian.
- 18:00 Kalejira SUGARRI fanfarrearekin (50. Urteurrena).
- 18:30 Mozorro desfile koloretsua. Batu taldetxo bat eta parte hartu Madalenatik Andra Mariko elizperaino. Bukaeran, sari zozketa mundiala. (Euria bada, Andra Mariko elizpean). Izen ematea urriaren 1etik 15era Intxaurrondo Gazte eta Kultur Gunean. Ordutegia: 09:00-14:00, edo www.durango-udala.eus webgunean. Laguntzaileak: Dendak Bai.
- 18:30 La última y nos vamos. Halaxe agurtzen dira erretiroa hartu aurretik Trapu Zaharra eta Santi Ugalde, euskal kale antzerkiaren eta umorearen erreferenteak, Aurora Abasolo parkean. (Euria bada, Nevers Ikastetxean).
- 20:00 Erromeria LUHARTZ taldearekin Andra Mariko elizpean.
- 22:30 Kontzertuak txosnagunean: ALARMA MOREA, SEDIENTOS DE CUMBIA eta XAUKENA XAUK.
- 23:00 ALASKA ON TOUR ORKESTRA Ezkurdin.
- 23:00-02:00 Alkoholemia kontrolaren stand informatiboa Landako Guneko plazan (txosnagunean). Antolatzailea: Durangaldeko Mankomunitateko Drogamenpekotasunen Prebentziorako Arloa.
DOMEKA, URRIAK 18
- 7:00 Diana JAIZALE taldeko txistulariekin.
- 7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.
- 11:00 San Fausto XIV. emakumezkoen eta gizonezkoen padel txapelketaren finalak Landako kiroldegian. Antolatzailea: Padelzaleak.
- 11:30–14:30 Txikientzako parkea Landako eskolan. (Euria bada, Landako eskolako frontoian).
- 11:30–14:30 Gaztetxoentzako jolasak Ibaizabal parkean. (Euria bada, Landako Gunean).
- 11:30 Patxikotxu auzoz auzo. Patxikotxurekin argazkiak ateratzeko aukera Tabira auzoan. Laguntzailea: Tabira auzo elkartea.
- 12:00 Poniak eta zaldiak Tabirako parkean. (Euria bada, ez da egingo).
- 12:00 Arku tiroketa stan-a Tabirako parkean. Antolatzailea: Durangoko Arkulariak
- 12:00 Kalejira Musika Eskolako txistulariekin.
- 12:00 Marrazki Lehiaketaren sari banaketa San Fausto auzoan. Antolatzailea: San Fausto Gizarte Zentroa.
- 12:30 Herri kirolak Ezkurdin: Aizkolariak: Hodei Ezpeleta, Agirre, Beltza eta Bihurri. Aizkolari gaztetxoak: Enara (8 urte) eta Aratz (12 urte) Beltza Harri jasotzen: Patricia Martín (egungo Euskal Herriko txapelduna) Txinga eta Ingudeak: Ainhoa Larrinoa Iparraldeko Jokoak: Aretxabaleta (Euria bada, Landako Gunean).
- 12:30 TABERNA IBILTARIArekin kantu saioa udaletxeko plazan.
- 17:00 Dantza modernoa, garaikidea eta urbanoa L´ATELIER DANTZA ESKOLA-ren eskutik Ezkurdin.
- 17:00 Patxikotxu auzoz auzo. Patxikotxurekin argazkiak ateratzeko aukera Otamotzena Parkean. Laguntzailea: Herria auzo elkartea.
- 17:30 Meraki zirko ikuskizuna Edu Manazas konpainiarekin Otamotzena parkean. (Euria bada, Nevers ikastetxean).
- 18:00 Mariatxiak RUMBO A TIJUANA taldearekin Andra Mariko elizpean.
- 18:30 Kalejira DUNBOTS fanfarrearekin Otamotzena Parketik udaletxera.
- 19:30 Patxikotxuri eta jaiei agur esateko kalejira udaletxeko plazatik hasita tren-kotxera zaharretaraino.
- 20:00 Jaien bukaera su artifizialekin tren-kotxera zaharretan.
ZAPATUA, URRIAK 24
- 20:00 Durango Txistu Kontzertua 2026 Landako Gunean. Antolatzailea: Silboberri Txistu Elkartea.
DOMEKA, URRIAK 25
- 08:00 Durangoko III. Mendi Martxa. Izena emateko: www.kirolprobak.com Ibilbide luzea (25 km.): Irteera (Landako Gunetik): 8:00 Ibilbide laburra (14 km.): Irteera (Landako Gunetik): 9:00 Antolatzailea: Alpino Tabira Mendi Kluba.
- 12:00 57. Umeen Euskal Jaia. Talde guztiak Landako Gunean elkartuko dira, kalejira egingo dute eta ondoren alardea Ezkurdi plazan. (Euria bada, Landako Gunean). Antolatzaileak: Tronperri Dantza Taldea eta Txoritxu Alai Dantza Taldea.