Durangoko Jaiak 2026

[ARGAZKI GALERIA]: Durangoko gazteriak indartsu ekin dio asteburu luzeari

E.H.

Gaztetasuna bizitzeko eta gozatzeko delako. Horregatik, eta gazteak jaietarako grina berezko daukalako. Eguerdi honetan, Durangoko gazte kuadrillek txosnagunean egin dute hitzordua, denek elkarrekin bazkaltzeko. Olinpiadak eta gero, txaranga doinuak izango dituzte. (Argazkiak: Lucia Rodriguez)

Gainerakoan, herriko kaleetan barneratzen denak beste hainbat hitzordu interesgarri izango du gaur. Nostalgikoenek Txori Soro gogoan jaialdia dute Plateruenean 22:00ak arte, eta euskarazko metal musikaren zaleek Latzen taldearen erritmora astinduko dituzte buruak. Oñatiarrak 22:30ean taularatuko dira Ezkurdin. Doinu lasaiagoak gurago dituenak Sorotan Bele gogoan kontzertua izango du Andra Mariko elizpean. Hondarribiarrak Musika Eskolako bandagaz eta Tabira Musika Bandagaz taularatuko dira 20:00etan.

Jaietako egitarau osoa HEMEN kontsultatu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!