San Fausto Nazioarteko Txapelketa azken txanpan sartu da, finalaurrekoak erabakita

J.D.

Paueko Bonnin-Caparrus bikotea. Txapela janzteko hautagai nagusietakoak kanporatuta geratu ziren. (Argazkia: DUJA)

Finalistak datorren asteburuan erabakiko dira.

Asteetako lehiaren ostean, zesta-puntaren San Fausto Nazioarteko Txapelketa azken txanpara heldu da. Joan zen asteburuan final-laurdenak jokatu ziren, finalerdiak zehazteko. Datorren zapatu arratsaldeko eta domeka goizeko jardunaldietan, berriz, finalistak erabakiko dira.

22 urtez azpikoan Berriatuak Pau kanporatu zuen
22 urtez azpiko gizonen mailan Markina-Hondarribia eta Berriatua-Zumaia dira finalerdietako lehiak. Berriatuak Pau kanporatu zuen finalerdietan: 15-11 / 15-4. Partida honek ikusmin handia piztu zuen, txapela irabazteko hautagai nagusietako bi aurrez aurre jarri zituelako. Bizkaiko ordezkariek maila bikaina eman zuten eta garaipen argia lortu zuten. Gainerako final-laurdenei dagokienez, Markinak Durango kanporatu zuen (15-10 / 15-3), Hondarribiak Beotibarri irabazi zion (15-6 / 15-6) eta Zumaiak Gasteiz menderatu zuen (15-8 / 15-7).

Mutilen gazte mailan, lau hautagai sendo
Mutilen gazte mailako finalerdiak hauek dira: Markina-Gernika eta Berriatua-Noain. Final-laurdenetan Markinak Mutriku gainditu zuen (15-11 eta 15-14) emozio handiko partida lehiatuan. Berriatuak, berriz, bere hautagaitza indartu zuen Hossegorri 15-3 eta 15-3 irabazita.  Gernikak Zaragoza kanporatu zuen 15-4 eta 15-1eko emaitzekin, eta Noainek Durangori irabazi zion: 15-11 eta 15-9. 

Hondarribia, nesken mailako lehen finalista
Nesken kategorian dagoeneko ezagutzen da final handiko lehen parte-hartzailea. Hondarribiak finalerako sailkapena segurtatu du orain arte jokatutako kanporaketak gaindituta, eta txapelaren lehian egongo da. 

Emakumezkoena aldez aurretik jokatu den finalaurreko bakarra izan da. Bigarren finalista datorren asteburuan erabakiko da, gazte eta 22 urtez azpiko kategorietako finalaurrekoekin batera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!