Eguen honetan Larrasoloetako aparkaleku berria irekiko dute Durangon

J.D.

Aparkaleku berriko irudia.

103 plaza izango ditu eta behin behinean doakoa izango da.

Durangok aparkaleku berria izango du eguenetik aurrera. Larrasoloetako aparkalekua urriaren 1ean irekiko dute. 103 plaza izango ditu eta behin behinean doakoa izango da. Datorren udatik aurrera, ordea, aparkalekua OTA zerbitzuaren barruan sartuko da seguruenik. Halaxe jakinarazi zuen Durangoko Gobernu Taldeak atzo hedabideekin egindako batzar informatiboan.

Eremu horretan baina gorago, beste aparkaleku bat egingo du udalak. 110 plaza izango ditu eta doakoa izango da, udal arduradunen esanetan. Lanak amaitzeko hilabete batzuk falta direla azaldu zuten.

Antso Estegizeko lanak
Behin aparkalekua zabalduta, Antso Estegiz kalea berrurbanizatzeko lanen bigarren fasea hasiko dute. Lanak San Fausto jaien ostean hastekoak dira eta 14 hilabeteko egikaritze epea izango dute, atzoko batzarrean informatu zutenez. Datorren astean inguruko bizilagunekin batzar informatibo bat egiteko asmoa dute. Antso Estegiz kaleko lanen barruan inguruko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko lanak egingo dituzte, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!