"Lagun onez inguraturik bizitzea ezinbestekoa da. Txikitatik eraiki ditugun edo urteak betetzen joan garen heinean garatu ditugun laguntasunak, merezi duten moduan zaindu itzazue. Benetakoak direnak, betirako izango baitira eder. Durangoko kobazulotarrentzat eta lagun gertukoenentzat doa dedikatua", esan du artista durangarrak.
Garciarenak dira abestiaren konposaketa eta berbak. Atlas estudioetan grabatu zuten kantua, urtarrilean, Erlantz Prietoren gidaritzapean. Liher Granados, Asier Ardanza, Martzel Vargas eta Dani del Valle musikariek parte hartu dute grabaketan Garciagaz batera.
Urriaren 12an, kontzertua eskainiko du taldeak Durangoko San Fausto jaietan.