Durango Udalak lerroan antolatu ditu Sasikoa kaleko aparkalekuak, Tronperri eta Abasolo kaleen tartean. Antolaketa berriaren helburua "aparkatzeko maniobrak
erraztea eta zirkulazioa hobetzea" dela esan du udalak, "eremu horretan erreiaren estutasunak hainbat zailtasun" sortu izan ditu-eta.
Jarduketa horregaz atzera bota dute hasierako planteamendua, udalak alde bateko aparkalekuak kentzea aurreikusi zuen eta. Alabaina, herritarren iradokizunak entzun ondoren, aparkalekuak alde bietan mantendu ditu. Hori bai: aldeetako bateko aparkalekuak baterian antolatuta egon dira orain arte. Aurreantzean, lerroan egongo dira.