Zesteruena "berandu" eta "txarto" zabaldu dela dio Herriaren Eskubideak

E.H. 2026ko uztailaren 13a

Irekiera ekitaldiaren ondoren, talde independenteko kideak auzokide batzuekin batu ziren. Azken horiek urbanizazioko "akatsen" berri eman zieten ordezkariei.

Herriaren Eskubidea kritiko agertu da Zesteruena kalearen lanketagaz, eremu berria "berandu, txarto eta parte hartzerik barik" kudeatu dela iritzita. Talde independenteak dio "akats larriak" topatu dituela eremu berrian, eta horixe komunikatu diotela bizilagun batzuek: "Ez da ingeniaria izan behar honek zentzurik ez duela ikusteko", esan dute. Horren harira, alderdiak Lurralde batzordera eramango du auzia, "konponbideak auzokideekin batera topatzeko". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!