Larrasoloetako bide bazterrean zegoen Zesteruena, Unzueta familiako kideen baserri eta lantoki historikoa. Etxea Birjinosteko etxebizitzak eraiki ahal izateko bota behar izan zuten. Eta gaur egun eraikinaren arrastorik ez dagoen arren, Zesteruena historikoak lekutxo bat izango du herriko kale izendegian eta durangarren ahotan.
Kale berria Kurutziaga kaleko eraikin historikoen atzealdean dago, eta Komentukalea eta Larrasoloeta lotzen ditu. Berdeguneak ipini dituzte, txintxaunak, eta kalistenia lantzeko eremu bat ere bai. Inaugurazio ekitaldia goiz honetan egin dute udal ordezkariek egin dute. Ondoan izan dituzte garai bateko zesteruen oinordekoak. Unzueta familiako kideak.
Durangoko erdiguneak herritarren erabilerarako 13.239 metro karratu gehiago ditu. Horietatik 7.996 oinezkoentzako bideetara eta aparkalekuetara bideratu dituzte. Gainerako azalera, berdeguneetarako.