'Zesteruena' baserriak kale bat izango du Durangon

Ekaitz Herrera 2024ko ira. 23a, 15:53

Zesteruena baserriaren garai bateko kokalekua, Larrasoloeta kaleko lanak hasi baino lehen (Google).

Durangoko Udalak herriko kale eta plaza bana izendatzeko herri galdeketaren emaitzak jakinarazi ditu. Honako hauek izango dira kale izendegira igaroko diren helbide berriak: Zesteruena - Juanito Unzueta kalea eta Independentzia Plaza

Komentukalea eta Santasusanoste batuko dituen kale berriak Zesteruena izena izango du, inguruan duela gutxira arte zutik egondako baserriaren omenez. Proposamenen artean aukera horrek izan du durangarren babesik handiena. 216k egin dute Zesteruenaren alde. Zirarmendieta, Bernardo Gabiola eta Faustebidea kaleen arteko plaza berria, berriz, Independentzia Plaza izango da. 204 botorekin, aukera horrek izan du herritarren babesik handiena.

Durangoko Udalak bozketan parte hartu duten herritar guztien inplikazioa eskertu du. Prozesuak herri "parte-hartzaileagoa eta adierazgarriagoa eraikitzeko duten garrantzia" azpimarratzen duela gaineratu dute. Izendapen berriak datozen asteetan hasiko ezarriko dituzte.

Bozketako emaitza nagusiak honako hauek izan dira:

Kalea izendatzeko bozketa:

  1. Zesteruena kalea - Juanito Unzueta kalea: 216 boto
  2. Vicente Zavala kalea: 165 boto
  3. Jose Luis Baque kalea: 35 boto.

Plaza izendatzeko bozketa:

  1. Independentzia Plaza: 204 boto
  2. Vicente Zavala Plaza: 190 boto
  3. Esnatuberri Plaza: 38 boto.

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!