Palestinako zortzi neska-mutiko lehenengo aldiz irten dira Balatako errefuxiatuen kanpalekutik mundu zabalera. Astelehean ailegatu ziren Durangaldera, eta gure artean egongo dira domekara arte. Eta bitartean, bakea. Bakea eta gozamena. Iurretako plazan egin dutelako dantza, Ondarroan bainatu direlako lehenengoz itsasoan eta San Mames estadioa bera ere bisitatu dutelako. Mesoi Barrian dabiltza eguneko otordu guztiak egiten. ANBOTO eurekin batu da armozuetako batean.