Jardunaldi horren helburu nagusia bero-boladei aurre egiteko espazio fresko eta seguruen sarea sortzea da herritarren eta tokiko eragileen ekarpenekin. Lehenengo topaketa horren ondoren, beste hiru egingo dituzte: Madalenako ermitan ekainaren 30ean, Otamotzenako auzogunean uztailaren 6an eta Intxaurrondoko eraikinean uztailaren 7an. Saio guztiak 18:00etan izango dira. Sare horren bidez, tenperatura altuko aldietan erosotasun termikoa bermatuko duten guneak identifikatu gura dituzte, ura, gerzpea eta 26 gradutik beherako tenperatura dutenak, umeentzat eta adinekoentzat gehienbat.