Durangoko Udalak Babesleku Klimatikoen Sarea aurkeztuko die herritarrei. Martxoaren 5ean jardunaldi ireki bat egingo dute udaletxean, plan horren ezaugarriak emateko. Izan ere, udalak egokitzapen neurriak hartu gura ditu herritarrak klima-aldaketaren eraginetatik babesteko: "I
Herri "kaltebera" klimatikoki
2023ko ekainean, Durangoko Udalak Klima eta Energiaren Plana onartu zuen, eta egoeraren diagnostikoa egitea erabaki. Azterlan horrek erakutsi duenez, udalerriaren kalteberatasuna "ertaina" da, baina Durangoko Autonomia Erkidegoko udalerrien % 80 baino posizio txarragoan dago. Besteak beste, 8 metro karratu berdegune dago biztanleko, Munduko Osasun Erakundeak ezartzen duen gutxienekoaren azpitik dago adierazle hori.