Durangoko Bilgune Feministak irakurraldi feminista egingo du eguenean, ekainak 25, eta herritarrak animatu ditu testu, poema, kantu zein manifestu bat irakurtzera. Ekitaldi literarioa Intxaurre parean egingo dute, eguenean, 20:00etan, Kuir Eztandaren manifestazioa amaituta.
Irakurri beharreko testuak norberak sorturikoak zein argitalpenen batekoak izan daitezke. Hitzordua antolatze aldera, antolatzaileek inskripzioak egitera deitu dute. Horretarako nahikoa izango da durangokobf@gmail.com helbidera mezua idaztea. Banaka, binaka zein taldeka parte hartu daitekeela esan dute. Irakurraldia amaituta musika jartzaileak egongo dira: Txaka ta Atun.