#0km

Durangoko merkatuak Sagardo Eguna hartuko du domekan

E.H. 2026ko ekainaren 8a

Sagardo dastaketa bat Durangoko merkatuan. DURANGALDEA ELIKADURA

Hamar sagardotegiren edariak egongo dira dastagai, baita Fuzank taldearen emanaldia eta Saltsanen pintxoak ere. Mikel Garaizabalek dastatze azkarrak eskainiko ditu. 

Ekainaren 14an, domeka, Topa! ospatuko dute, Durangoko Sagardo Eguna. Jardunaldia merkatuan egingo dute 11:30etatik 15:00etara. Bertan, hamar sagardotegi izango dira sagardoa eskaintzen. Honako hauek: Uxarte (Zornotza), Altuna (Urnieta), Axpe (Markina-Xemein), Etxeberria (Astigarraga), Gurutzeta (Astigarraga), Isastegi (Tolosa), Oiharte (Zerain), Petritegi (Astigarraga), Zapiain (Astigarraga) eta Zelaia (Hernani).

Saltsan katerin etxeko kideek pintxoak eskainiko dituzte, eta Fuzank musika taldeak girotuko du jardunaldia. Halaber, Mikel Garaizabal enologoak dastatze azkarrak eskainiko ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!