Aurrerantzean, denda berri bat egongo da Durangoko merkatuan: okindegia. Establezimendua lehendik ere martxan egondako harategiari, urdaitegiari, ozpinetakoen dendari, tabernari eta Etartieri batuko zaie. Hala ere, udalak gogorarazi du oraindik ere lau postu daudela bete barik, eta lehiaketa publikoa ipini duela martxan, establezimendu horiek dendaz betetzeko. Honako negozio mota hauek lehenetsiko dituzte: fruta-denda, arrandegia, gazta eta esnekiak, ardotegia, gourmet produktuak, soltean saltzen diren produktuak eta janari prestatua.
Interesdunek postuok bisitatzeko aukera izango dute eskaintza aurkeztu aurretik. Horretarako, mezu bat idatzi beharko dute kontratazio@durango.eus helbidera, eta hitzordua eskatu. Eskaintzak ekainaren 19ra arte aurkeztu daitezke.
Udalak berretsi du merkatuko eskaintza dibertsifikatzen jarraitu gura duela. "Erosketagune-soil" izateaz gainera, merkatua topaketarako gune izatea gura dute.