Durangoko eskolaumeek egindako sormen lanek bete dute azken asteotan Ezkurdi erakustaretoa. Mila sormen lan baino gehiago aurkeztu dira 17. aldia duen Durangoko Eskolarteko Haurren Marrazketa, Pintura eta Eskulan Lehiaketara, eta lan horiek guztiak ikusteko azken egunak dira hauek. Ekainaren 2an zabaldu zenetik, erakusketak 1.760 bisitatik gora izan ditu, Durangaldeko Artisten Elkarteak jakitera eman duenez.
Oraindik ere badago aukera sormen lanak ikusteko. Domekara arte dago zabalik erakusketa. Zapatuan, bestalde, lehiaketako sari banaketa egingo da, Ezkurdin bertan, 13:00ean. Guztira, 37 neska-mutil sarituko dituzte. Ekitaldia El Reciclador 10 artistak girotuko du.