Datorren zapatuan, Durangok Herrian jaialdia hartuko duela eta, Eusko Trenek zerbitzu gehigarriak eskainiko ditu egunez zein gauez, Matiko (Bilbo) eta Durango arteko linean. Era berean, tren zerbitzuetako iturriek gogorarazi dute Bilboko Zazpikaleetan metroko lehenengo eta bigarren linean ere har daitezkeela. Informazio gehiagorako 944 333 333 telefonora deitu daiteke, baita kontsultak EuskoTrenen aplikazioan eta www.euskotren.eus atarian egin ere.